Gaur gauean sua piztuko dute plazan, udari ongi etorria emateko

Erredakzioa 2025eko ekainaren 23a

Iaz, herritarrak plazan, suaren inguruan.

Gaur gauean, 22:30ean, piztuko dute Udate Gaueko edo San Juan Bezperako sua Plaza Berrian. Aurretik, ikasbidaiko ikasle eta gurasoen pintxoak eta jan-edana eskainiko dituzte.  

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, sua eta haren bueltako jaia egingo dute gaur Plaza Barrixan, udako solstizioa edo eguzki-muga dela eta.

Ohitura den legez, dantza, kantua, bertsoak, edabe magikoa eta suaren gainetik salto egitea izango dira San Juan bezperako edo Udate Gaueko jaiaren osagai nagusiak. Sua 22:30ean piztuko dute.