Goraino bete zen Plaza Berria atzo, urteko gaurik motzena argituko zuen suaren inguruan, udari ongietorria emateko. Sorginek euren kantuak, bertsoak, dantzak eta edabe magikoa ekarri zituzten, eta Aker piztia ere menditik jaitsi eta festara batu zen. Ume, gazte zein nagusi, askok egin zuten dantzan suaren bueltan eta salto haren gainetik.