Atzoko elkarretaratzean, datozen asteotan egingo dituzten mobilizazioen berri ere eman zuten, “herri eta auzoetako jaietan, San Ferminetan, edo Uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko den Hatortxurock jaialdian”.
Azken horren harira, “jaialdiaz gozatzeaz gain, Lakuntza aldarriz betetzera” animatu zituzten herritarrak. “Ezinbestekoa izango zaigu euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea gauzatu dadin, orain arteko bidean udan zehar ere, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde mobilizatzen jarraitzea”.