Laida Sanchezek garaipena lortu zuen Emakume Master Cupen baitako gazteen partiduan

Egoitz Unamuno 2025eko ekainaren 29a

Barikuan, Laida Sanchez plazentziatarrak eta Garazi Nisa bermeotarrak garaipena lortu zuten Emakume Master Cup-en baitako San Fermin Torneoko finalerdien aurretik jokatu zuten gazteen mailako partiduan. Sanchezek eta Nisak 18 eta 12 garaitu zituzten Nagore Mulas eta Itsasne Lizarralde.