Zabaleta-Erasunek eta Salsamendi-Mendizabalek jokatuko dute San Fermin Torneoaren finala Labriten

Egoitz Unamuno 2025eko ekainaren 30a

Barikuan, Emakume Master Cup-en baitako San Fermin Torneorako finalerdiak jokatu ziren Soraluzen eta bertan, ondorengo bi bikoteek lortu zuten garaipena lortu zuten: Goiri Zabaleta gernikarrak eta Itxaso Erasun zizurkildarrak batetik, eta Nora Mendizabal andoaindarrak eta Laia Salsamendi huartearrak bestetik. Hain zuzen bi bikote horiek jokatuko dute final handia uztailaren 12an, Iruñeko Labriten. 

Barikuan, eliteko emakumezkoen artean jokatutako bi partiduetan emaitzak ondorengoak izan ziren: 

Zabaleta-Erasun 22  / Etxegarai-Gaminde 20 

Aldai-Bergara 14 / Salsamendi-Mendizabal 22