Txeloko ikasleek Plaza Zaharrean eskaini zuten ikasturte amaierako entzunaldia

Ander Gomez 2025eko uztailaren 1a

Atzo eguerdian, Musika Eskolako biolontxeloko ikasleak Plaza Zaharrean elkartu ziren eta, estilo desberdinetako kantuak jo zituzten: minuetoak, euskal kantak eta baita tangoa ere, krabelina hagin artean hartuta, terrazetan zerbait hartzen ziharduten herritarren gozamenerako. 

Quico Pugès irakaslearen gidaritzapean egin zuten entzunaldia Lorea De Castrok, Ainhoa Galdosek, Eider Unamunok eta Eire Beretxinagak.