Uztailean jaiei buruzko argazki erakusketa izango da ikusgai Itxaropenan, hilero antolatzen dituen erakusketen baitan. Orain daudenak 2012ko argazkiak dira eta danborrada, zezenak eta kuadrillak ikus daitezke erretratuotan. Kontrargik eta Udalak lagunduta antolatzen dira argazki erakusketak.