Markesinak aldatzen

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 2a

Gaur, eguaztena, herriko hiru markesina aldatzeko lanak hasi ditu udal brigadak. Goizean, Errekaldeko markesina aldatzen hasi dira eta datozen egunetan, SAPAkoa eta Sagar Errekakoa ere aldatuko dituzte.

Errekaldeko autobus geltokiko markesina zaharra kendu, zatika desmuntatu, eraman eta berriarendako lekua txukunduko dute gaur goizean zehar udal brigadako langileek. Lan horiek bukatzean, berria muntatuko dute.

Behin Errekaldeko markesinaren lanak bukatu ondoren, SAPAko eta Sagar Errekako markesinak aldatzeko lanak egingo dituzte. Esandakoaren arabera, herriko gainerako geltokietan dauden markesinen oso antzerakoak izango dira berriak.