Danborradaren talde antolatzailetik jakinarazi dute datorren astean banatuko dituztela jantziak. Danbor-joleenak astelehenean, uztailaren 7an (19:00-21:00), barrileroenak eguaztenean, uztailaren 9an (19:00-21:00) eta gremioenak barikuan, uztailaren 11n (19:00-20:00). Merkatu-plazako lokalean batu behar dira jantziak. Esandako egunetan joan ezin dena antolatzaileekin jarri behar da kontaktuan.