Soraluzeko Udaleko ordezkariak Gipuzkoaren milagarren urteurrena ospatzeko soka-dantzan

Erredakzioa 2025eko uztailaren 6a

‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, atzo goizean, Gipuzkoaren lehen erreferentzia idatziaren milagarren urteurrena ospatu zuten Tolosan, Aldundiko agintariek eta Gipuzkoako herrietako alkateek elkarrekin dantzatu zuten soka dantzaren bitartez. Unai Larreategi Soraluzeko alkateak ere parte hartu zuen soka-dantzan (00:24:48 minututik aurrera) eta Iker Aldazabal eta Beronica Galarraga EAJren udal-taldeko kideak ere ekitaldian izan ziren. Argazki kolaxa: Mikel Valero.