Datozen bi asteotan, 180 ume pasaren jolasek Soraluzeko kaleak hartuko dituzte gaur hasi diren Kumumixoren eta ludotekako udalekuen baitan. 30 gazte izango dira gidari eta sorpresaz eta emozioz betetako egunak iragarri dituzte. Frontoian elkartu dira guztiak eta kantuan ekin diete udalekuei Marras guztien zaindari dela.