Atzo, astelehena, hasi ziren aurtengo danborradako jantziak banatzen eta joan-etorri handia izan zen merkatu plazako lokalean. Atzokoan danbor-joleen jantziak banatu zituzten, nahiz eta hainbat partaide bestelakoen bila ere joan. Bihar, eguaztena, barril-joleen txanda izango da eta azkenik, barikuan, gremioenak.