Paella-jan ederra

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 12a

Atzo, barikua, giro paregabean, paella-jan ederra egin zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean. 104 bazkaltiar izan ziren, elkarteko bazkideak ez ezik, Gurutze Gorriko bi kide eta Iker Uzin zinegotzia ere bai. Bazkaltiarren %54 izan ziren emakumezkoak eta %46 gizonezkoak. Guztiei jaten emateko sukaldari lanean ibili ziren 11 boluntario eta ia 13 kilo arroz prestatu zituzten, sakramentu guztiekin prestatu ere.