EAJ-PNVk 2025eko aurrekontuari egindako hiru proposamen

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 15a

Baltegietako galtzada-harrien kalea zaharberritzea, Olabarrenako zubi berria diseinatzea eta Erregetxeko lurrazpiko aparkalekuaren proiektua lantzea. Horiexek dira EAJ-PNVren udal taldeak 2025eko aurrekontuetan egindako hiru proposamen. Iker Aldazabal bozeramaleak ekarri ditu gogora bideoz eta sare sozialetan.