Esne Bidea eta Arribiribileta ikusgarri

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 17a

Esne Bidearen eta Arribiribileta zutarriaren argazki ikusgarri eta artistikoak atera zituzten atzo gauean. Mikel Valero, Bittor Murguzur eta Gurutze Ariznabarreta soraluzetarrak eta Sonia Flores aretxabaletarra joan ziren. Argazkilaritza maite duten lau lagunek lehenagotik zuten pentsatuta Esne Bideari argazkiak ateratzea eta atzo zerua garbi zegoela-eta, 09:30ean mendigainera abiatu eta bertan izan ziren 03:00ak arte. Esposizio luzeko argazkiak zein droneare baliatuta atera zituzten. Argazkiak Bittor Murguzurrenak dira.