Atzo, barikua, barrezka eta algaraka bukatu zituzten aurtengo udalekuak. Goiza autobus magikoarekin handik hona jolasean, kirola egiten, sukaldatzen eta bestelakoetan pasa ondoren, elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean, zikin-jolasak egin zituzten lehenengo eta ur-jolasak gero, apur bat garbitzeko ur-txirristan amaitu baino lehen.