'Rifqa' poesia errezitaldi hunkigarria palestinarrei elkartasuna adierazteko

Egoitz Unamuno 2025eko uztailaren 19a

Eguaztenean, Yallah Soraluze taldeak antolatuta, errezitaldi musikatua egin zuten Plaza Berrian. Bertan, hamaika herritarrek, Sol Band talde palestinarrak lagunduta, 'Rifqa' liburuko poemak irakurri zituzten euskaraz, gazteleraz, arabieraz eta ingelesez. Emanaldiak ordubete inguru iraun zuen eta hunkigarria izan zen. Argazkiak: Juan Fernandez.

 

Yallah Soraluzeko kideek emanaldiaren amaieran jakinarazi zutenez, jaietan Palestinarekiko elkartasun zapiak jarriko dituzte salgai eta uztailaren 26an, Santa Ana egunean, 'Stop genozidioa' lemapean, elkartasun argazki bat aterako dute Plaza Zaharrean. Zezenaren ostean izango da, arratsaldeko 19:45ean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.