Zein baino zein ederrago eta dotoreago

Erredakzioa 2025eko uztailaren 20a

Atzo, zapatua, ehundik gora motozale elkartu ziren Soraluzen, Motoclub Plaentxik antolatutako topaketan. Gertutik etorri ziren, Bergara, Elgoibar, Arrasate edo Oñatitik, adibidez, baina baita urrunagotik ere, Zumarragatik edo Legutiotik, esaterako. Plaza Zaharrean izan ziren ikusgai ekarritako motoak, zein baino zein ederrago eta dotoreago. Bitartean, gidariek elkarrekin eta txarangarekin kalejira egin zuten, opariak zozketatu eta zubian bazkaltzera geratu ziren gehienak.