Odol ateratzea “ondo” joan zen

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 21a

Vanesa Orozco odol emaile berria, barikuan. Argazkia: Bixente Olaizola.

Barikuan egin zuten opor aurreko azkeneko odol ateratzea eta Soraluzeko Odol Emaileen elkartekoak gustura dira emaitzarekin, 37 lagun bertaratu eta 31 odol poltsa eraman baitzituzten. Zifra polita da hori, normalean, sasoi honetan beherakada izaten baitituzte odol donazioek.

“Ondo, sasoi honetarako”; halaxe baloratu dute barikuan Soraluzen egindako odol ateratzea. Bertaratu ziren 37 lagunetatik 31k eman ahal izan zuten odola; horietatik bi odol emaile berriak izan ziren, gainera, eta hori da bereziki baloratzen dutena odol emaileen elkartekoek, ondorengotza ziurtatzea.

Hurrengo hitzordua irailean izango da.