Atzo, 12:55ean zubiko iturriko eskulturan jarritako zuzia piztu eta jaietako lehen txupinazoa jaurti zuten gazteek. Txosna zabaltzeaz bat hasi zen zubiko martxa lehenengo eta frontoikoa gero, gazteen bazkarian. Bideoan diotenez, giro polita ipintzera datoz: “Hasi dugu juerga ya, ya ke gazteak garan aguantatzera pixka bat eta giro polita ipintzera”.