Santa Ana jaiak- Soraluze

Lagun-arteko giro ederrean bazkaldu zuten

Ubane Madera Zangitu

Bakoitza jaietako bere kamiseta edo janzkera berezituekin, kuadrilla ederrak elkartu ziren atzo frontoian, Galtzagorrixek antolatutako herri bazkarian. Bapo bazkaldu zuten, platerak garbi laga eta errepikatu ere egiteraino.