Santa Ana jaiak- Soraluze

"Ia guztion artean lortzen dugun erabakitze eskubidea posible izatea"

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 25a

Atzo eguerdian, Gure Esku Dagoren egurrezko eskultura berria inauguratu zuten Zubi Nagusian. Arkaitz Aranak egindakoa da berri hau, 10 urte zeramatzan apurtutako eskua ordezkatzeko egindakoa. Josune Aramendiaren bertsoekin, Plaentxia Kantuan-en abestiekin eta txistularien eta dantzarien agurrarekin inauguratu zuten eskultura. Ekitaldian esan zuten moduan, “ia hemendik 10 urtera esku berri bat jarri beharrean badaukagun erabakitzeko ahalmena gauzatzeko ahalmena”.