Santa Ana jaiak- Soraluze

Dantzan, kantuan eta jolasean jarri zuten zubia Sagar-Erreka Mixeko artistek

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 25a

Espektakulua eta umorea iragarri zuten eta horixe eman zuten bart gauean Sagar-Erreka Mix ikuskizuneko artistek. Marras gidari zutela igo ziren taula-gainera eta hortik aurrera, zubia dantzan jarri zuten, kantuan,  baloiarekin jolasean eta baita soka-saltoan ere. Umoretik egindakoa umoretsu partekatu eta show benetan dibertigarria eskaini zuten.