Santa Ana jaiak- Soraluze

Atxotegi eta Amuategi plazentziatarrak garaile jaietako pilota jaialdian

Egoitz Unamuno 2025eko uztailaren 26a

Udal-pilotalekuko harmailak beteta zirela jokatu zuten Aitor Atxotegi eta Eki Amuategi plazentziatarrek jaietako pilota jaialdian. Biek eskuratu zuten garaipena, bakoitzak bere mailan.  

Ondorengoak izan ziren emaitzak: 

Jubenilak

Eki Amuategi (Soraluze) eta Aratz Ormaetxea (Bergara) 22

Haritz Etxabe (Bergara) eta Manex Gisasola (Eibar) 15

Nagusiak

Aitor Atxotegi (Soraluze) eta Manex Alberdi (Antzuola) 22

Ander Etxaniz (Bergara) eta Gontzal Azkarraga (Elorrio) 21