Santa Ana jaiak- Soraluze

Kanoi, tiro eta danbor hotsez bete ziren kaleak

Ander Gomez 2025eko uztailaren 26a

Danborrak eta ofizio desberdinen rolak hartuta, 150 lagunetik gora desfilatu zuten atzoko danborradan. Horiez gain, herriko zein kanpotik etorritako 40 musikari aritu ziren bandan.
Aurten, berritasun bezala, "Atxolin" kanta jo zuten eta Gabolatseko zubiko obren eraginez ibilbidea apur bat moldatu zen: Plaza Zaharrean egon ostean, atzera bueltatu eta kiroldegiko pasealekutik ailegatu ziren SAPAra. Ibilbide osoa bideoan ikusgai.