Santa Ana jaiak- Soraluze

Familiak eta lagunak elkarrekin presoen aldeko bazkarian

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 27a

Atzo, 100 lagun inguruk bete zuten Plaza Zaharreko txosnagunea presoen aldeko bazkarian. Gehienak ziren herrikoak, baina bisitariak ere izan ziren, batez ere Eibarkoak. Lagun era familia arteko giroan bazkaldu zuten zezenaren ordua iritsi zen arte. Antolatzaileek eskerrak eman zituzten "elkartasun hitza erraldoi egitearren". 

Azpimarratu dutenez, "preso, iheslari eta deportatuak etxeratu arte jo eta ke" jarraituko dute. Halaber, elkartasuna helarazi diete "herriaren askatasuna lortu nahian borrokatzen diharduten herri zapaldu guztiei",  aipamen berezia eginez palestinar herriari, exijituz gelditu dezatela "jasaten ari diren genozidioa".