Atzo, jai giroan etena egin eta 200 bat lagun elkartu zen Plaza Zaharrean Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko, Yallah Soraluze herritar taldeak deituta. Zapi palestinarrak eta banderak eskuetan, Stop genozidioa, bakea, justizia, itxaropena zioen pankartarekin, Palestinaren askatasuna aldarrikatu zuten. Parte hartu zuten herritarrek, jaietara etorritako bisitariek zein ordezkari politikoek, Unai Larreategi alkatea tarteko.