Atzo arratsaldeko zezena goizekoa baino dezente lasaiagoa izan zen harrapaketei dagokienez, ez, ordea, errekorteei dagokienez. Plaza gaztez beteta egon zen. Gehienak etorri ziren kanpotik, zaleak zein ganadutegietakoak, Azpeitiko Lopenekoak edo Bergarako Zezenenak, adibidez; eta besteak beste, Durangoko Zezenak dira elkartetik ere bertaratu ziren. Azken elkarte horretako Aimar Amesti eta Aimar Correia gazteek ikusleen txalo asko bereganatu zituzten euren ikustaldiekin. Musika: Latuna Bando txaranga.