Umeen eta nagusien kurrixka artean ibili ziren kalean gora eta kalean behera zezen suzkoak atzo gauean. Bi ibili ziren, bakoitza sei minutuz, baina tarte horretan, erdiguneko kale guztiak "garbitzeko" astia izan zuten. Ibili ziren Etxaburuetan, Erregetxeko eskaileretan, Plaza Berrian, Kalebarrenen eta Plaza Zaharrean. Hantxe bukatu zuten jarduna, eta ikuskizunari saio borobila eman zioten Etxaburuetako ur-txorroetatik jaurtitako su artifizialekin.