Musika akustikoa eta elektronikoa, doinu poperoak zein alternatiboagoak... denetariko estiloak entzun ziren zapatu arratsaldetik aurrera. Garraio, Belako eta Dj Titarekin zubian, Idoia Asurmendirekin plazan eta RCTM jaialdiarekin kiroldegi gainean, musikak ez zuen etenik izan domeka goizaldera arte.