Santa Ana jaiak- Soraluze

Batukadaren erritmora amaitu ziren jaiak

Ubane Madera Zangitu 2025eko uztailaren 28a

Atzo, domeka, batukada feministak eman zien amaiera Soraluzeko jaiei. 20 emakume pasak osatutako talde ikusgarriak erritmoz blaitu zituen Soraluzeko kaleak eta plazak. Beltzez eta morez jantzita atera ziren eta danborinak, kaxatxoak, danborrak, kanpaiak eta bestelako perkusio instrumentuekin doinu indartsuak haizatu zituzten, inguruko ikusle asko dantzan jarriz. Nerea Mendiak gidatu zuen taldea. Bi tailer egin dituzte uztailean atzoko saioari begira.