Santa Ana jaiak- Soraluze

Kantua, inprobisazioa eta umorea Pancho Balbuena mexikarraren kontzertuan

Egoitz Unamuno 2025eko uztailaren 31

Santiago Egunean, eguerdian, Pancho Balbuena mexikarrak kontzertua eskaini zuen Edurtza tabernaren parean. Emanaldian zehar, mexikanadak, hego amerikako gaztelerazko kantak eta euskal kanta ezagunak nahastu zituen eta tarteka inprobisatu ere egin zuen, parean zituen herritarrei zuzenduz. Mexikarraren indarrak eta umoreak giroa berotu zuten ingururatu ziren dozenaka herritarren artean.