Santa Ana jaiak- Soraluze

Plaza Zaharra bete egin zuen Aiama Music taldeak

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 16a

Atzo, jaietako lehen egunean, bete egin zuen Plaza Zaharra Aiama Music taldeak. Pianoak gidatutako kantuak interpretatu zituen hirukoteak, jazza oinarri izanda, erritmo latinoak haizatuz. Mezu sakonak eta batez ere, baikorrak partekatu zituen bermeoarrak, portugesez, ingelesez, espainolez zein euskaraz. Bideoan, konstantziari, pena sakonei zein norbere askatasunari buruzko hiru kantu, adibide modura.