Urtero moduan, Kofraixen lehen egunean osintxuarrak mozorrotuta etorri ziren herrira. Aurten, Estatu Batuetako presidentea ekarri zuten eta Plaza Zaharrean jendea agurtu eta Etxaburuetan merienda jan eta gero, parodiarekin jarraituz 'Arantzel man'-ek Gabolatseko zubi berria “inauguratu” zuen. "Osintxu and Plaentxi first" aldarrikatu zuen eta "mokoloei" arantzelak jarriko dizkiela iragarri.