LAGUNTZA ESKAERA

Ba al dakizu zeintzuk diren argazki hauetako pertsonak?

Ubane Madera Zangitu 2025eko irailaren 8a

Segidako antzinako lau argazkiak Agarre baserrian agertutakoak dira. Baserriei buruzko informazio bilketa egiterakoan eskuratu zituen Francis Larrañaga idazleak, baina ez du lortu jakiterik zein diren argazkietan agertzen diren pertsonak. Agarrekoek ez dakite eta galdetu dieten adinekoek ere ez. Hori horrela, pentsatu dute Plaentxia.eus atariaren bitartez galdetzea, ea norbaitek baduen informazioren bat helarazterik. Hala bada, idatzi ubane@pilpilean.eus helbidera. Aldez aurretik, eskerrik asko laguntasunarengatik.