OHARRA

Osakidetzaren telefono zenbaki berria

Ubane Madera Zangitu 2025eko irailaren 9a

Anbulatoriorako sarrera.

Soraluzeko anbulatoriotik ohartarazi dute Osakidetza telefono zenbaki berria erabiltzen hasi dela zerbitzuaren erabiltzaileekin harremanetan jartzeko: 945 23 63 77. Esplikatu dutenez, erabiltzaileek ohiko telefono zenbakia erabiltzen segituko dute -943 75 23 00-, baina esandako moduan, jaso, 945 23 63 77 telefono zenbakitik jasoko dituzte deiak.