Beste hamar egiteko prest

Ubane Madera Zangitu 2025eko irailaren 11

Atzo iluntzean, eguaztena, senideekin, lagunekin, lankideekin eta bestelako dendariekin batera ospatu zuen Triskel saltokiaren 10. urteurrena haren ugazaba Maite Dominguezek. Jan-edanaren bueltan, elkarrekin kontuak konpartituz egin zuten ospakizuna. Okasioa baliatuta, zerbitzu berria ere aurkeztu zuen Dominguezek, aurpegiko maderoterapia. Estreinaldi modura, sesio bat zozketatuko du egunotan Triskelen erosketaren bat egiten duten bezeroen artean.