OHARRA

Errekaldeko jaietako bazkarirako txartelak salgai

Ubane Madera Zangitu 2025eko irailaren 11

Bertan dira Mesedeetako jaiak, irailaren 19tik 21era bitartean ospatuko baitituzte. Bertako jai-batzordeak gertu dauka egitarau betea, zapatuan, irailaren 20an egingo den paella-jan herrikoia barne. Hain justu, dagoeneko salgai daude bazkarirako . 16 euro da nagusiendako eta 10 euro 10 urte bitarteko umeendako. Tiketak eskura daitezke Belarrak belar-dendan edo Iratxo goxo-dendan.