Asteburuan, itxi egin dute Errekalde auzoko Asigor taberna. Ugazabak azaldutakoaren arabera, arrazoi pertsonalak tarteko erabaki dute ixtea eta halaxe segituko du momentuz. Dena den, ez dute baztertzen aurrerago berriro ere zabaltzea. Auzoan zerbitzu handia ematen duen taberna da Asigor, bakarra, gainera, eta, auzokideek asko sentitu dute hura ixtea.