Zabalik da udako argazki lehiaketako argazkiak bozkatzeko epea

Erredakzioa 2025eko irailaren 18a

Domekako 12:00ak bitartean herritarrek aukera izango dute Plaentxia.eus-en Udako Argazki Lehiaketara aurkeztu diren hiru argazkirik gustukoenak bozkatzeko: HEMEN

Irailaren 5ean amaitu zen argazki lehiaketan parte hartzeko epea eta gaurtik domeka eguerdira bitartean Plaentxia.eus-en irakurleek aukera izango dute hiru argazkirik gustukoenak bozkatzeko. Bozketa horren emaitzak erabakiko du zein argazkilarik eskuratuko duen Publikoaren Saria: egotzako gazta ederra.  

Epaimahaiaren saria, Nafarroa hegoaldeko produktu sorta, epaimahaiak erabakiko du.

Bi sarien berri, astelehen goizean emango du Plaentxiea.eus-ek.