Atzokoan ere, iluntzera arteko egitaraua errespetatu egin zuen euriak Mesedeetako jaietan. Buruhandiekin hasi ziren ekitaldiak; haiek majo astindu zituzten zirikatzera joan zitzaizkienak; 90 lagun elkartu zen, berriz, auzo bazkariko paellaren bueltan eta arratsaldean, ume mordoak parte hartu zuen Kukumixoren jolasetan zein 3x3 futbitoan. Azke horretan, 3 minutuko partida laburrak jarrita ere, bi orduz luzatu zen txapelketa. Arratsaldea borobiltzeko, zezen mekanikoaren gainean zeinek gehiago eutsi ibili ziren, batik bat, gaztetxoenak.