Ibaian ipinitako azken harriak jasotzen ari dira dagoeneko Olean. Aurreikuspena da aste honetan bertan bukatzea hori, gero pretila konpondu eta amaitutzat emango dituzte Oleko presa partzialki eraisteko obrak. Behin hori eginda, Zuloagako tutua erretiratzen bukatuko dute.