Bihar, Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko protesta

Erredakzioa 2025eko urriaren 8a

Bihar, eguena, Palestinako herriaren aldeko elkarretaratzea izango da Plaza Barrixan, Soraluze BHI Institutuko irakasle talde batek deituta. 11:00etan hasiko dira ikastetxetik plazarantz jaisten, jolasorduan. Gurasoak zein bestelako herritarrak ere gonbidatu dituzte protestan parte hartzera.

Joan den astean hasi ziren protestekin institutuko irakasle talde batek deituta. Asmoa dute astero egitea, baina justu datorren asteko eguaztenerako greba eta lanuzteak deitu dituzte eta litekeena da Institutukoek ere haiekin bat egitea.