Aittatu gaittue

Jesus Juan Benito elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Erredakzioa 2025eko urriaren 14a

Gaur goizean, Jesus Juan Benito elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Argi ibili programan, Benito Anaiak Altzariak dendaren itxiera dela eta. Berrogeita hamazazpi urtetan zehar altzari dendaren bueltan bizi izandako anekdota, bizipen eta gorabeherak izan ditu ahotan Jesus Juanek.