Palestinarekiko elkartasun mobilizazioak - Debabarrena

Musika eskola itxita izango da bihar

Ubane Madera Zangitu 2025eko urriaren 14a

Soraluzeko Musika Eskolak jakiarazi du Palestinaren alde eta genozidioaren kontra hezkuntza komunitaterako dagoen greba orokorrerako deialdira batu egingo direla. Hori horrela, bihar, musika eskola itxita izango da. “Herrialde hori jasaten ari den erasoen kontra gaude eta egoera tamalgarri hau salatzera batzen gara”,azaldu dute.