Palestinarekiko elkartasun mobilizazioak - Debabarrena

Pil-pileanek bat egingo du biharko lanuztearekin eta horrek eragina izango du bere jardunean

Ubane Madera Zangitu 2025eko urriaren 14a

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteko langileek bat egingo dute bihar Palestinaren alde deitutako lanuztearekin. Horrek eragina izango du Plaentxia.eus atarian, udal ludotekan eta euskara elkartearen ohiko jardunean.

Bihar, eguaztena, sindikatuek deitutako Palestinaren aldeko lanuztearekin bat egingo du Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak eta horrek honako eragina izango du eskaintzen dituen zerbitzuetan:

  • Plaentxia.eus: lanuzteek iraun bitartean haien berri emango da bakarrik.
  • Udal ludoteka: 19:00etatik 19:30ak arte lanuztea egingo dute.
  • Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea: 11:00etatik 14:00ak arte lanuztea egingo dute.