Egunotan, Toledon dira 54 soraluzetar, Itxaropena Erretiratuen Elkarteak antolatutako txangoan. Kontatu dutenez, ederki dabiltza, bero apur batekin, baina ostera oso entretenituta. Esaterako, atzo, Puy de Fou parke tematikoa bisitatzen egon ziren eta bost ikuskizunez gozatu eta bertan bazkaldu zuten. “Guztia ikusgarria”, kontatu dute. Gaur, barikua, bazkalostean hartuko dute etxerako buelta. Argazkiak: Alberto Arizaga.