Ia bukatu dituzte Oleako pretila konpontzeko lanak. Aste honetan hasi eta aste honetan bukatuko dute konponketa. Zuloagako presa edo tutua ere erretiratu dute, beraz, pretilaren konponketa-lanak amaitzean, bukatutzat emango dituzte Oleako presa partzialki eta Zuloagakoa osorik eraisteko lanak. Irailaren 1ean hasi zituzten lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiak esleituta.