Errugbi partidu intentsoak atzo Ezozin

Ubane Madera Zangitu 2025eko urriaren 27a

Atzo, errugbi erakustaldia izan zen Ezoziko zelaian. Infantil mailako hiru taldek jokatu zuten elkarren kontra, tartean, Soraluzeko jokalariz osatutako Debarroak. Eta lagunarteko partidak ziren arren, intentsitate handiz jardun zuten, txapelketan balihardute, joko polita zelairatuz. Emaitzarekin ere oso pozik geratu ziren etxekoak, Enekoitz Igartua SoraGazteak Rugby Klubeko ordezkariak nabarmendu zuen moduan, “eguraldiak lagundu ez arren, oso disputatuak izan dira partiduak, oso ondo jokatu dute eta umeak oso pozik joan dira. Emaitzei dagokienez, Debarroak Ordiziaren kontra zazpina berdindu zuen eta Zarautzen kontra 19-12 irabazi”.