Domekan, plaza-dantza giro ederra izan zen elizpean, Folk Hotsak jaialdiaren baitan. Deba bailarako arrabitarien eta txistularien musikarekin ederki jantzita, Urrats dantza taldeak proposatutako plaza-dantzak egin zituzten dantzariek zein dantzara batu zirenek. Emanaldia Gaztelupeko Hotsak-ek bultzatutako (Sortzaileen) Bideak proiektuaren baitan egin zuten.